• Datorren larunbatean eta igandean, hilaren 16an eta 17an, itxita egongo da, baina bazkideek Ordiziako Kiroldegia erabili ahalko dute.

Aste Santuko oporraldia dela eta, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak ordutegi berezia izango du. Kiroldegiko zerbitzua eskaintzen jarraituko da, baina ez egun guztietan. Bi egunez guztiz itxita egongo da kiroldegia.

Hori horrela, honako ordutegi hau izango du oporraldiaren bost egunetan:

  • Apirilak 14, osteguna: 09:00etatik 13:30etara.
  • Apirilak 15, ostirala: 09:00etatik 13:30etara.
  • Apirilak 16, larunbata: itxita.
  • Apirilak 17, igandea: itxita.
  • Apirilak 18, astelehena: 09:00etatik 13:30etara.

Dena den, itxita egongo den bi egun horietan, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko bazkideek Ordiziako kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute 08:30etatik 14:00etara.

kiroldegia