•  Horrela, ez dute mahai eta aulkien tasarik ordainduko. 2020an eta 2021ean ere %100-eko hobaria ezarri zen tasa honetan.

Lazkaoko Udalak, Covid-19aren eraginez Lazkaoko ostalaritza jasaten ari den egoera zailari erantzun, sektorea lagundu eta negozioak sustatzen jarraitzeko, 2022 urtean ostalariei mahai eta aulkiei dagokien tasan %100eko hobaria aplikatzea onartu du. Horrela, ez dute mahai eta aulkien tasarik ordainduko. 2020an eta 2021ean ere %100-eko hobaria ezarri zen mahai eta aulkien tasan.

Ostalaritzako terrazetan Covid-19 egoerarengatik onartutako flexibilizazioa dela eta, hau da, 2019an zeuden baimendutako mahai eta aulki kopuruen gehikuntza eta hauen kokapena, 2022 urte hasiera honetan ere indarrean jarraituko du baina pixkanaka urtean zehar bere aurreko egoerara hurbiltzeko prozesua emango da.

1588950493341