• Peito Castelo eta Alex Mendizabalen erakusketa kontzertatua 12:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai eta sarrera doakoa izango da.

Datorren larunbatean, apirilak 9, Peito Castelo eta Alex Mendizabalek Bi, bat, zero’ erakusketa-kontzertua ekarriko dute Lazkaora. ‘Txanpiñoi’ eraikuntzan eskainiko dute emanaldia, Hirigoien Kalea 26 B, 12:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.

Sinopsiak honela dio: “Instalazio zeremoniala. Sistema sinple bat, masa bikoitza eta nolanahikoa duena.  Edozein oreka-puntutik bereizita kulunkatzen dena. Bata bere buruari biratua egonik,  bestea ibilbide kuasiperiodiko baten gainean mugitzen da. Ez du ez denborarik ez grabitaterik neurtzen. Bertara hurbil zaitezke Z (eros) osagaiaren konstantziarekin. Nahi bezain distantzia txikia, multzo lodi eta konpaktua: kontua dimentsio bakarreko problema bihurtzen da”.

Bi Bat Zero weberako jpeg