• Udalak kontu handiz ibiltzeko deia egin du, eta edozein zalantza edo susmo izanez gero Udaltzaingora deitzeko eskatu die lazkaotarrei: 943 08 80 80.

Lazkaoko Udaltzaingoak telelaguntza-zerbitzuaren ustezko eskaintza bati buruzko iruzur saiakera bat antzeman du. Bizilagun batzuek salatu dutenez, telelaguntza-zerbitzua eskaintzen duten pertsonen deiak jaso dituzte 621 25 49 85 zenbakitik. Udaltzaingoak egiaztatu du iruzurra izan dela.

Udalak kontu handiz ibiltzeko deia egin du eta edozein zalantza edo susmo izanez gero Udaltzaingora deitzeko eskatu die lazkaotarrei: 943 08 80 80.