• Eskaerak udalean bertan aurkeztu daitezke, edo erregistro elektronikoaren bidez, lazkao.eus -en, otsailaren 23ra arte.

Herri baratze publikoetako 2 lursail libre geratu dira azken deialdian. Hori horrela, Udalak, baratze publikoen erabiltzaile izateko interesa duen orok izena eman ahal izateko epea zabaldu du.

Eskaerak udalean bertan aurkeztu daitezke, edo erregistro elektronikoaren bidez www.lazkao.eus -en, otsailaren 23ra arte.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipen-dunak:

  • Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
  • Nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko fisikoki gai izatea.
  • Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
  • Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile / eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
  • Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

Edozein zalantza argitzeko Udalera zuzendu: 943 08 80 80 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

baratzapublikoak