• Antzerkia, dantza, kirola, tailerrak eta musika nagusituko dira datorren hiruhilekoan, hala nola: Oin Arin, Lazkao Txiki Musika Eskola, Treba Gurasoak, Mendi Astea…

Lazkaon kulturak etenik izan ez dezan eta herriak kulturalki bizia izaten jarrai dezan, Lazkaoko Udalak kultur egitarau oparoa antolatu du datorren hiru-hilerako. Lazkaotarrek kultur ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute otsailetik apirilera bitartean. Guztira, 9 ekitaldi.

  • Otsailak 5: Emakume pilotarien binakako txapelketa Nagusia, 12:00etan, Plazako pilotalekuan.
  • Martxoak 4: Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, 18:00etan, Arerian.
  • Martxoak 11: Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, 18:30ean, Arerian.
  • Martxoak 15, 17 eta 18an: Mendi Astea, Amalur M.E.-ak antolatuta.
  • Martxoak 16: Lehendakari Gaia antzezlana, 19:00etan, Arerian.
  • Martxoak 21etik 27ra, Lazkao Txiki Musika Eskolaren Aste Kulturala.
  • Martxoak 23an, Treba Gurasoak ikastaroa: 'Arauak eta mugak familian', 17:00etan, Erakusketa Gelan.
  • Martxoak 30ean, Treba Gurasoak ikastaroa: 'Emozioen garrantzia familian', 17:00etan, Erakusketa Gelan.
  • Apirilak 3an, Lazkao Txikiri omenaldia, 12:00etan, Lazkao Txiki Plazan.

Iragarritakoak baino emanaldi gehiago zeuden aurreikusiak, baina Covid-19ak eragindako osasun egoera medio, atzeratu egin behar izan dira. Horrez gain, gogorarazi egitarauak aldaketak jasan ditzakeela.

Segurtasun neurri oro beteko da emankizun guztietan: aforo kontrolatua egongo da, ezinbestekoa izango da musukoaren erabilera eta pertsonen arteko distantzia mantentzea. Aldi berean, garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dira.

Ekitaldietarako sarrerak, dagokien kasuan, aurrez hartu ahalko dira www.lazkao.eus webgunean edota Areria Aretoan.

TXAKUR EKINTZA ZUZENAK Urriak 6an hasiera Comienzo 6 de octubre Izen ematea Inscripciones Lazkaoko Udala Ayuntamiento de Lazkao 943 08 80 80 kulturalazkao.eus