• Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza ezartzen du udalerrian antolatzen diren gizarte-, kultura- eta kirol-ekitaldietan, hala nola krosean, San Prudentzio jaietan, triatloian edo San Silvestre jaietan, besteak beste.

Lazkaoko Udalak, Gizarte Ongizate Sailaren bitartez, eta Gurutze Gorriak, bi erakundeek azken urteotan izan duten lankidetza hitzarmenaren berritzea sinatu dute. Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek eta Goierriko Gurutze Gorriko Eskualdeko presidente Koldo Muñoa Ordozgoitik izenpetu dute akordioa, herrian hainbat ekitaldiren antolakuntzan osasun arreta zerbitzua eskaintzeko.

Hitzarmenean zehazten den bezala, bi erakundeen helburua gizarte-, kultura- eta kirol-jardueretan osasun laguntza eta arreta ematea da. 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta Lazkaoko Udalak urtean 5.000 € ordainduko ditu zerbitzuagatik.

Udalak Gurutze Gorriak emandako laguntzaren garrantzia eta segurtasun neurriak hartzeko orduan duen esperientzia azpimarratu nahi izan ditu, baita udalak zein udalerriko elkarteek antolatutako jende asko biltzen duten ekitaldietan osasun eta ebakuazio baliabideak izatea ere; krosa, San Prudentzio Jaiak, triatloia edo San Silvestre jaiak, besteak beste.

IMG 20220127 WA0003

IMG 20220127 WA0001