• Bi partida jokatuko dira, eta final erdietarako sailkapena izango dute jokoan.
  • Partidak Lazkaoko plazako pilotalekuan jokatuko dira, 12:00etan.

Lazkaon emakumearen presentzia indartzeko eta sustatzeko helburuarekin, emakumezkoen pilotako Eusko Label Binakako Txapelketa nagusiko bi partida jokatuko dira herrian. Datorren otsailaren 5ean jokatuko dira Lazkaoko plazako pilotalekuan, 12:00etatik aurrera.

Lazkaon izango diren lau bikoteek final erdietarako sailkapena lortzeko helburua daukate. Izan ere, txapelketa zazpi bikotek antolatzen dute, eta euren artean ligaxka bat jokatzen ari dira. Kasu honetan, Lazkaon jokatuko dutenak honako hauek izango dira:

  • Partidua: Iantzi-Etxenike /Etxeberria-Iraeta.
  • Partidua: Etxekolonea-Mujika / Iturzaeta-Azpeitia.

Lazkaoko pilota eskolan bost neska pilotari daude, eta horietariko batek 14 urte dauzka soilik. Txapelketa hau ekartzearekin Lazkaoko Udalak pilotariei motibazio gisa balio izatea nahi du, eta, aldi berean, maila berean jarri nahi izatea gizonezkoen zein emakumezkoen kirola.

Binakako txapelketa