•  Egonaldi luzeak eskainiko dira (6 gauetatik gorakoak) eta hilabete osoko egonaldiak eskatu ahal izango dira. Eskaerak egonaldiaren hasiera baino 15 egun lehenago burutu behar dira gutxienez.

Lazkaoko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan 2022ko urtarrila eta apirila arteko aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.

Apirilak 8ra arte egonaldi luzeak eskainiko dira (6 gauetatik gorakoak). Hilabete osoko egonaldiak eskatu ahal izango dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri. Eskaerak egonaldiaren hasiera baino 15 egun lehenago burutu behar dira gutxienez. 

Eskabideak Lazkaoko Gizarte Zerbitzuen sailean burutu behar dira, eta horretarako hitzordua eskatu beharko da aurrez 943 08 80 80 telefonora deituta.

egonaldiak