• Guztira 20 saltokik hartu dute parte lehiaketan. Parte hartzen duten herritar guztien artean bost erosketa-txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau.
  • Udalak adierazi duenez, "Gabon berezi hauetan, arduraz jokatzea eta geure burua zaintzea dagokigu. Merkataritzak inoiz baino gehiago behar gaitu, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek beren saltokietan erosten dute, eta saltokiek eta enplegua mantentzen dute".

Lazkaoko Udalak, udalerriko garapen ekonomikoa bultzatzeko eta kontsumoa sustatzeko, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du aurten ere. VI. edizioa izango da. Udalak adierazi duenez, "Gabon berezi hauetan ere, arduraz jokatzea eta geure burua zaintzea dagokigu. Eta erantzukizun berarekin jokatuz, herritarrak gure herriko merkataritza zaintzera animatzen ditugu. Inoiz baino gehiago behar gaituzte, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek beren saltokietan erosten dute, eta saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte".

20 merkatarik parte hartzen dute lehiaketan eta herritarrek guztien artean gogokoena aukeratuko dute. Botoa emateko epea abenduaren 24ra arte luzatuko da.

Botoa eman ahal izateko txartelak lehiaketan parte hartzen duten dendetan banatuko dira. Bertan eskatzen diren datuak bete eta udaletxeko sarreran jarriko den kutxan utzi beharko da txartela.


700 euro jokoan

Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean bost erosketa-txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau. Sarituek txartelak trukatu ahal izango dituzte lehiaketan parte hartzen duten 22 dendetan. Botoa ematen dutenek ez ezik, lehiaketan parte hartzen duten merkatariek ere sariak izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten hiru erakusleihoetako merkatariek diploma eta saski bana jasoko dute.

Sari banaketa abenduaren 28an egingo da Udaletxean.


Banako

IMG 1753

Sport Nutrition

Garaiz

Ziklos Lazkao

IMG 1746

Koboloi

IMG 1745

Oreka*

IMG 2914

Gazi gozo

IMG 1755

Amets bat

IMG 1757

Eki-lore belardenda

IMG 2887

Pello Bidegain harategia

IMG 1760

Mamufo

IMG 1763

Arriaran mertzeria

IMG 1768

Pedro Pereiro Farmazia

94f896c3 b9f1 47e6 88f9 6338d56c2cd5

Garin okindegia

IMG 2906

Ana Belen ileapaindegia

IMG 1773

Andere lurrindegia

IMG 1782

Ana Cristina edergintza

IMG 2902

Garaiz

Garaiz1

Miscelania

IMG 7089

Digital Izar

IMG 17882222