•  Honakoak dira instalakuntzak: Areria Aretoa eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia.

  • Covid ziurtagiria deskargatu eta inprimatu daiteke Lazkaoko Udal Liburutegian.

 

Covid-19aren hedapena mugatu eta arintzeko helburuarekin, Lehendakariak 47/2021 dekretuan jaso moduan, Euskadiko taberna, jatetxe, ospitale eta egoitza, gimnasio, polikiroldegi eta kultura-ikuskizun guztietara sartzeko Covid pasaportearen beharrezkoa izango da. NAN-arekin batera aurkeztu behar da.

Gauzak horrela, datozen egunetan Lazkaoko kultur eta kirol espazioetara sartzeko Covid ziurtagiria eskatuko da, azken aginduari jarraiki: Areria Aretoa eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia.

Espazio hauetan denboraz bertaratu eta agiria aurretik prest izatea gomendatzen du Udalak.

Covid ziurtagiria deskargatu eta inprimatu daiteke Lazkaoko Udal Liburutegian

Lazkaoko Udalak, Liburutegiaren bitartez, paperean edo digitalean inprimatutako COVID ziurtagiria lortzeko zerbitzua jarri zuen martxan uztailean. Izapidea Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan egin ahal izango da, liburutegiko langileen laguntzarekin. Datorren astean, abenduaren 20tik 23ra eta 27tik 30era goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Txertaketa-ziurtagiria modu digitalean deskargatu eta mugikorrean eraman badaiteke ere, Udalak ekimen hau bultzatu zuen interneterako sarbiderik ez dutenentzat, teknologia erabiltzen ez dakitenentzat edo izapidearen bidez laguntza behar dutenentzat.

Herritarrek zuzenean sar daitezke Osakidetzaren webgunera, ziurtagiria lortzera eta Osakidetzak eskatzen duen identifikazio-sistemarekin (OTI edo BaKQ), bertan lor dezakete beren dokumentua.

Garrantzitsua: txertatutako pertsonaren telefono mugikorra gainean eraman behar da; izan ere, Osakidetzak une horretan kode bat bidaltzen du erregistratuta duen mugikorrera, eta kode hori sartu behar da ziurtagiria lortzeko.

 

  • 2021 12 14 covid19 ziurtagiri digitala