• Abenduan eta Gabonetan egonaldi luzeak soilik eskainiko dira, 6 gauetatik gorakoak.
  • Plaza kopurua murritza da eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira. Eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira.

Abenduan eta Gabonetan mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzat zaharren egoitzetan aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago azaroaren 12ra arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da, mendekotasuna duten pertsonez arduratzen direnek atseden hartu ahal izatea helburu duena.

Aldi honetarako egonaldiak 3 multzotan banatuko dira: azaroaren 30etik abenduaren 13ra, abenduaren 14tik 27ra eta, azkenik, abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra. Egonaldi luzeak bakarrik eskainiko dira, hau da, sei gauetatik gorakoak, eta plaza kopurua mugatua da. Ordiziako San Jose Egoitzan izango dira egonaldiak, eta plaza gutxi batzuk egongo dira Donostiako Txara 2 Egoitzan.

Pandemiaren eraginez, plazak oso mugatuak dira. Hori horrela, eskaera guztiak ezin erantzun direnean, lehentasuna izango dute behin betiko egoitza eskaera egin ez dutenek. Halaber, bete ez diren plazak badaude, egonaldia luzatzeko aukera egon daiteke.

Egonaldi hasierak zentroaren beharren arabera izango dira eta erabiltzaile guztiei eta haien familiei harrera egokia egin ahal izateko moduan. Hala ere, eskatutako datak mantenduko dira posible den guztietan.

Bete beharreko baldintzak

Erabiltzaileek mendekotasun egoera egiaztatu beharko dute, eta aldi baterako egonaldirako gai direla adierazten duen RAI balorazioa eguneratuta egon behar da. Ospitalizaziorik izan bada, RAI balorazio berri bat eskatu beharko da, pertsonaren arreta beharrak egungo egoerara egokitzeko.

Oro har, erabiltzaileak egonaldietara Covid19ren aurkako txertaketa osoarekin sar daitezen sustatuko da. Txertatuta ez dauden pertsonek edo lehen dosia bakarrik jaso dutenek, segurtasun neurri gehigarriak hartu beharko dituzte. Egoitzan sartzean, aurreko 24-48 orduetan egindako PCR probaren emaitza negatiboa aurkeztu beharko da.

Eskaerak non eta nola egin

Eskaerak Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira, azaroaren 12a baino lehen. Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago adieraziko da plaza lortu den edo ez. Bestalde, eskaera egin ondoren uko egiteak ondorio ekonomikoak izan ditzake, hortaz, ahalik eta azkarren abisatu behar da egonaldia behar ez bada.

Egonaldiak