• Goizeko 9:00etan hasiko daUdaletxeko kultur gelan. Bertan eman beharko da izena eta ostean, Lazkaoinguruan  ibiliz, argazkiak ateratzeko tartea izango dute partehartzaileek.
  • Azaroak 9eta 11n, asteartea eta osteguna, Carlos Mediavilla argazkilaria izango da Lazkaon, bere argazki batzuk erakutsiz eta bertaratutakoei aholkuak emanez.

Azaroko bigarren astean, Amalur Mendi Elkarteak, argazkilaritza erdigunean duen jardunaldia antolatu du hiru egunetarako, Udalaren babesarekin.

Azaroak 9 eta 11n, asteartea eta osteguna, Carlos Mediavilla argazkilaria izango da Lazkaon, bere argazki batzuk erakutsiz eta bertaratutakoei aholkuak emanez. Lazkaoko Udaletxeko kultur gelan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Igandean berriz, azaroak 14, Argazki Lehiaketa egingo dute goizeko 9:00etan hasita Udaletxeko kultur gelan. Bertan eman beharko da izena (doanekoa da) eta ostean, Lazkao inguruan  ibiliz (Herri inguruan, Lazkaomendi, Olaberri aldea, Ataun aldea...), argazkiak ateratzeko tartea izango dute partehartzaileek. 13:00-14:00ak aldera amaitzea aurreikusten dute.

4 sari egongo dira jokoan:

  • Lehenengo saria: 150€
  • Bigarren saria: 100€
  • Hirugarren saria: 50€
  • Sari berezia, Lazkaoko, 18 urtez azpiko gazteari.

Sari banaketaren data aurrerago adieraziko da.

Lehiaketarako arauak honakoak dira:

  • Profesionalak ez diren, argazki zaleak, hartu dezakete parte, kamera digitala erabiliz.
  • Parte hartzeko izen ematea (dohainik): goizeko 9:00 – 10:00 bitartean.
  • Kamerak, egunaren data, egoki izan behar du, hasi aurretik.
  • Lehiaketa asterako, kamararen Memoria Txartela, hutsik egon behar du.
  • Kamera digialak, SD ez den txartela badu, gure ordenagailuan gordetzeko, behar den kablea ekarri (USB).
  • Argazkiak, JPG formatuan ekarri behar dira, aldaketarik egin gabe.
  • Partaidearen, 1 argazkia , norberari ateratakoa behar du izan.
  • Argazkiak, Lazkao ingurukoak: Natura, Paisaia ,Baso , Baserri gune,.. Lazkao goitik ikusia…
  • Partaide bakoitzak, kontrol argazkiaz gain, 25 argazki ekarri ditzake, horietatik 10 aukeratu, hiru egunetara beranduen, Azaroak 17rako, email bidez adieraziz (amalur.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Lazkao udazkena