Urrian traktoreen ITVa pasatzeko bi deialdi egin dira Lazkaoko Zubierreka industrialdeko 30. Pabiloian. Bi egunetan, guztira, 43 traktorek hartu zuten hitzordua.

Lazkao, Ataun eta Olaberriako traktoreak izan dira parte hartu dutenak. Arduradunek adierazi dutenez, herriko traktoreak ‘egoera onean’ aurkitzen dira.

IATa pasa behar dute 8 eta 16 urte bitarteko traktoreek (bi urtez behin) edota 16 urtetik aurrerakoek (urtero). Iaz 52 traktorek pasa zuten IATa Lazkaon.

20211006 092202