Datorren ostegunean, hilak 14, Zubierreka industrialdeko 30. pabiloian traktoreen IATa egingo da. Txandak Irungo IAT zerbitzuan hartuko dira, 943626300 telefonoan. Ikuskapenak goizeko 8:45etan hasiko dira eta azken txanda 14:30ean izango da. Guztira 23 traktore pasatzeko aukera izango da.

IATa pasa behar dute 8 eta 16 urte bitarteko traktoreek (bi urtez behin) edota 16 urtetik aurrerakoek (urtero).

Iaz 52 traktorek pasa zuten IATa Lazkaon.

20211006 092011