• Herritarrek 10 animalia eta 3 salmenta postuz gozatzeko aukera izan zuten, trikiti hotsak alaituta. Hainbat sari ere zozketatu ziren.
  • Baserritar ekoizleen bonuak eskuragarri Lazkaoko Udalean. 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskaintzen dute, Baserritar Ekoizleen Gidan barneratutako 5 baserritarrei erosketak egin ahal izateko.

Atzo, irailak 26, IX. Basherri Eguna ospatu zuen Lazkaok. 10 animalia postu eta 3 salmenta-postu izan zituzten ikusgai lazkaotarren Herriko Plazan: behiak, zaldiak, oiloak… Guztiak Lazkao Txiki Musika Eskolako ikaslen trikiti doinuak alaituta.

Enpaundi baserrikoek, gainera, ‘Erleen Bizitza’ erakusketa ezarri zuten Plazan bertan.

Hainbat sari ere zozketatu ziren eta honakoak izan ziren saridunak:

  • Beatriz Granado (Azkoitia). Baserriko produktuen saskia
  • Mikel Murillo ( Oñati). Baserriko produktuen saskia
  • Amaia Egidazu (Berriz), 105.-€ko bonoa, baserriko produktuak erosteko bonoa
  • Haizpea Lasa (Lazkao),  105.- €ko bonoa
  • Haraitz Sala (Lazkaomendi), 105.- €ko bonoa

 

Baserritar ekoizleen bonuak, eskuragarri

Merkataritza bonuekin batera, baserritar ekoizleen produktuak merkaturatu eta lehen sektorean mugimendu ekonomikoa sortzeko helburuz, Udalak aipatu sektoreari zuzenduriko bonuak jarri zituen lehen aldiz salmentan pasa den martxoan. Oraindik badira gutxi batzuk eskuragarri. 

Horiek 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskaintzen dute, Baserritar Ekoizleen Gidan barneratutako 5 baserritarrei erosketak egin ahal izateko. Bonuak oraindik eskuragarri daude Lazkaoko udaletxean, 8:00etatik 18:00etara bitartean eta herritar bakoitzak 5 bonu eskuratu ahal izango ditu.

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.28 2

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.28

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.28 1

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.28 3

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.29

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.29 1

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.29 3

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.29 4

WhatsApp Image 2021 09 27 at 09.04.29 5