• Irisgarritasuna ardatz hartuta, obren bitartez, San Benito Ikastolaren eta Haurreskolaren aurrean dagoen kalea berritu da, bertatik igarotzen diren oinezkoen pasagunea hobetuz eta erraztuz.
  • Guztira 784,65 € (BEZ barne) inbertitu ditu Udalak. Kalea datorren aste hasieran zabalduko da.

Lazkao zein lazkaotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu eta bermatzea izanik Udalaren lan ardatz nagusietako bat, dagoeneko hainbat lan burutu ditu herriko puntu edota auzo desberdinetan Lazkao herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko.

Lan horiei jarraipena emateko bidean, berriki udaletxe atzeko bidea urbanizatzeko lanak amaitu ditu Udalak, San Benito Ikastolaren eta Haurreskolaren aurrean dagoen kalea berritzeko lanak, alegia. Elosegi kaleko zubitik Euskadi Enparantzara joateko eta Ikastola eta haurreskola bertan egonik, oinezkoen joan-etorria handia da, baina galtzadaren egoera ez zen ona eta horrek herritarren mugikortasuna zein irisgarritasuna oztopatu eta zailtzen zituen. Gainera bi noranzko zituen bideak.  

Egoera horri erantzuna emate aldera, kale osoko galtzada berritu da, egungo espaloien arrasean eraikiz. Udaletxeko iparraldeko fatxadako espaloia ere guztiz berritu da. Horrekin batera euri uren saneamendu sarea eguneratu da. Guztira 140.784,65 € (BEZ barne) euroko inbertsioa egin du Udalak. Pasa den uztailaren 3an hasi ziren eta bi hilabeteko epean gauzatu dira. Kalea datorren aste hasieran zabalduko da.

Lan horien bitartez helburua da Lazkao zein lazkaotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzen jarraitzea oro har eta bereziki bide horretatik pasatzen diren oinezkoen pasagunea hobetu eta erraztea, modu horretara kalitatezko azpiegitura eta espazio publiko atsegin zein irisgarriak eskaintzeko.

1

IMG 0999 min

IMG 1004 min

IMG 1007 min