• Hainbat jarduera-sektoretarako 8 enpresa ezarlek aurkeztuko dituzten irtenbideei buruzko informazioa emango dute in situ.
  • TIKET BAI foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera egiten duten proiektua da, zerga-iruzurraren aurkako borrokan aurrera egiteko eta zergadun guztiek betebeharrak bete ditzaten errazteko.

Irailaren 26an (9:00-14:00) eta 27an (9:00-18:00), TicketBAI bigarren azoka egingo da Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, hainbat jarduera-sektoretarako ezarpena egiten duten 8 enpresak aurkeztuko dituzten irtenbideen berri in situ emateko:

  • Gremio-jarduerak
  • Jarduera profesionalak
  • Industria-jarduerak
  • Merkataritza
  • Ostalaritza eta jatetxeak
  • Ostatuak
  • Vending
  • ..

Aldi berean, hardware eta softwareko berrikuntza garrantzitsuenak aurkeztuko dituzten hitzaldi-ziklo bat ere izango da.

Ticket BAI foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren baterako proiektua da, zerga-iruzurraren aurkako borrokan aurrera egiteko eta zergadun guztiek betebeharrak bete ditzaten errazteko. Ekimenak hainbat betebehar dakartza berekin, fakturazio-softwareei eragiten dietenak eta kontrol fiskal handiagoa erraztuko dutenak.

Lazkaoko Udalak enpresa txiki eta ertainak eta hiri-ekonomiako autonomoak gonbidatu ditu ekimen honetara.

TicketBAI