• Igerileku estalia abuztuaren 9tik 15era itxita izango da ur aldaketa eta mantenimendu lanak egiteko. Igerileku estali-gabeen kasuan, egunero irekita egongo dira.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak abuztuan ordutegi berezia izango du.

Kiroldegiak honako ordutegia izango du astelehenetik larunbatera: 9:00 - 20:30 (igerileku estalia itxita eguerdian eta larunbat arratsaldean). Igande eta jai egunetan: 11:00 - 20:30 (igerileku estalia itxita). Kiroldegia irekita dagoen ordutegi guzian gihar gela irekita izango da.

Igerileku estalia abuztuaren 9tik 15era itxita izango da ur aldaketa eta mantenimendu lanak egiteko. Gainerako egunetan honakoa izango da ordutegia:

Abuztuaren 1etik 8ra eta abuztuaren 23tik 31ra:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00 // 16:00 - 20:00
  • Larunbatetan, 9:00 - 13:00
  • Igande eta jai egunak itxita

Abuztuaren 16tik 22ra

  • Astelehenetik larunbatera: 9:00 - 13:00
  • Igande eta jai egunak itxita

Igerileku estali-gabeen kasuan, egunero irekita egongo dira, goizeko 11:00tatik 20:30etara, txanda desberdinetan banatua.