• Gurutzen eta Zelaien 5 farola berri jarriko dira eta egungo 69 LED teknologiara eguneratuko dira.
  • 2021 Energia Plana maiatzean onartu zuen abian Udalak. San Inazion, Elosegi, Uhaitz eta Antzalde kaleetan ere jardungo du Udalak. Aurrekontua 765,51 eurokoa da, BEZ barne.

Energia eraginkortasunaren bidean lanean jarraitzen du etengabe Lazkaoko Udalak, horretarako, besteak beste, egungo kale-argiztapena LED teknologiara aldatuz.

Pasa de maiatzean onartu zuen Udalak 2021eko Energia Plana, eta hasiera eman zion uztaila hasieran Areso kalean. 7 luminaria aldatu dira guztira bertan.

Orain, Gurutze 9n eta Zelaien 5 farola berri jarriko dira eta egungo 69 LED teknologiara eguneratuko dira. Zehazki, Zelaien 20 farola eguneratuko dira, eta Gurutze 9n 5 farola berri jarri eta 49 luminaria eguneratu. 

Jarraian San Inazion, Elosegi, Uhaitz eta Antzalde kaleetan jardungo da. 6 eremu horien artean, guztira 276 argi pasako ditu Udalak LED teknologiara, egungo kontsumoarekin alderatuz %65eko aurrezkia lortuz.

Lan guztiak, bere osotasunean, abuztu amaierarako amaitzea aurreikusi du Udalak. Aurrekontua 101.765,51 eurokoa izango da, BEZ barne.

Herriko argiteria publikoa hobetzeaz haratago, aldaketa guzti horien helburua da Lazkaok jasangarritasunaren eta energia eraginkortasunaren bidean aurrera egiten jarraitzea, herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekin arduratsuagoa eta, aldi berean, seguruagoa ere izan dadin.

Luminaria Gurutze