• Zerbitzua jende helduari, interneterako konexiorik edota ordenagailurik ez duten herritarrei dago zuzendua. Doakoa da zerbitzua eta Liburutegian burutu daiteke tramitea.
  • Europar Batasuneko Covid Digital Ziurtagiriak Europan barrena erosoago bidaiatzeko balio du. Jakinarazten du ziurtagiridunak txertoa jaso duen, PCR negatiboa duen edo Covid-19aren aurkako antigorputzak dituen, gaixotasuna igaro duelako.

Lazkaoko Udalak Covid-19aren pasaportea ateratzeko zerbitzua jarriko du abian. Kultur Etxean kokatuta dagoen Udal Liburutegian burutu daiteke eskaera.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak akordioa lortu ostean, Europar Batasuneko Covid-19 Digital Ziurtagiriak Europan barrena erosoago bidaiatzeko balio du. Jakinarazten du ziurtagiridunak txertoa jaso duen, PCR negatiboa duen edo Covid-19aren aurkako antigorputzak dituen, gaixotasuna igaro duelako.

Doakoa izango da zerbitzua eta honako ordutegian burutu daiteke:

  • Uztailean, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
  • Irailaren 6tik aurrera, arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Osasun txartela
  • Mugikorra ekarri behar dute, fisikoki, zeren mezu bat iristen zaie  kode batekin.

Zerbitzua jende helduari, interneterako konexiorik edota ordenagailurik ez duten herritarrei dago zuzendua.

Martxoak 16 de marzo 17