• Lazkaotarren irisgarritasuna bermatzeko lan txiki ugari egin dira ere. Beste hainbaten artean, Euskadi Enparantzan eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegi aurrean hainbat baldosa konpondu dira.

Maiatzean, Lazkaoko Udal Brigadak hainbat mantentze lan, irisgarritasuna bermatzeko egokitzapen eta azpiegitura atontze burutu ditu.

Mantenu alorrean, herri osoko kanaleta eta sareten garbiketa burutu dute. Hiribarren eta Hirigoienen hiri altzarietan konponketak egin dituzte eta zuhaitzen alkorkeak garbitu. Kanpoko igerilekuen egurrezko hesiak konpondu dira ere uda denboraldiari begira, egurrezko altzarien mantenu eta margoketa lanekin batera. Ildo berean, San Benito Ikastolako itxitura berri du da ere, eta herriko zakarrontzien mantenua, Mikelar Kalean berriak jartzearekin batera.

Lazkaotarren irisgarritasuna bermatzeko lan txiki ugari egin dira ere. Beste hainbaten artean, Euskadi Enparantzan eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegi aurrean hainbat baldosa konpondu dira.

Horrez gain, Enpaundin, bankua zegoen hormigoizko lauza handitu da, banku berria eta zakarrontzia jarriz.

Brigada maiatza