• Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 21, egungo bi txandetatik hirura pasako da: 11:00-14:00, 14:30-17:00 eta 17:30-20:30.

Pasa den ekainaren 5ean zabaldu zituzten ateak Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerileku estali-gabeak. Irailak 5a bitartean egongo dira irekita, astelehenetik igandera bitartean.

Erantzun bikaina izan dute herritarren partetik, eta aforoa bete da hainbat egunetan. Horrez aurrean, beti ere, ahalik eta herritar gehienek zerbitzua jasotzeko aukera izan dezaten, egungo bi erabilera-txanda eredutik hirukora pasako da. Honela, herritarrek honako txandak izango dituzte aukeran: 11:00-14:00, 14:30-17:00 eta 17:30-20:30. Aldaketa datorren astelehenean, hilak 21, sartuko da indarrean.

Igerilekuek prebentzio eta segurtasun neurri oro zorrotz betetzeko protokoloa dute abian. www.lazkao.eus -en eta instalazioetan kontsulta daiteke, eta Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, Covid-19aren pandemiaren aurrean ezarritako neurriak errespetatuz.

PORTADA Igerilekua 2019 web