• Sarrera guztiak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Asteburu kulturalari ‘Loreak eta Zauriak. Xabier Leteri kantari’ ikuskizunak emango dio hasiera ostiral honetan Arerian arratsaldeko 19:00etan. Xabier Lete omendu nahi duen diziplinarteko emanaldia da. Izan ere, lehen abestiak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren arteko elkarrizketa gorpuztuko du.

Horretarako, Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Pugés izango dira oholtza gainean, eta haien bertsoekin, musikarekin eta hitzekin harrituko gaituzte.

Zinemak ere ez du hutsik egingo. Maiatzaren 22tik 24ra, arratsaldero, 19:00etan, "Aquellos que Desean mi muerte" filma eskainiko da, Angelina Jolie protagonista duena eta Taylor Sheridanek zuzendua.

Igandean, berriz, maiatzak 23, ‘Zinemazale berriak’ ekimena jarriko da abian. Maiatzaren 23tik ekainaren 20ra bitartean, igandero, goizeko 12:00etan haurrei zuzenduriko euskarazko film bat eskainiko da Arerian. Lehena, igande honetan, ‘Maya erlea-ezti jokoak’ izango da. Sarrerek, halaber, prezio berezia izango dute: 2.90 euro. Hala eta guztiz ere, saio bakoitzeko lehen 100 sarrerek euro bateko deskontua jasoko dute, sarrera 1.90 eurotakoa izanik.

Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus -en eta Areriako leihatilan.

Agenda 20