• Oraingoan hainbat hobekuntza egin ditu Jose Lasako parkean, helburua izanik bertako erabiltzaileei, nagusiki haurrak, egoera onean dauden kalitatezko jolastokiak eskaintzea. Lan horietara bideratu ditu 15.000 euro inguru.
  • Lan horiez haratago, hobekuntza lanak ere egin dira San Jose, Gurutze, Hirigoien, Areso eta Iturgaitzagako parkeetan eta guztietan desinfekzio lanak ere burutzen ditu maiztasunez Udalak, egungo osasun egoeraren aurrean prebentzio neurriak indartzeko.

Herriko parkeak egoera onean mantentzeko estrategiaren baitan, Lazkaoko Udalak hainbat hobekuntza eta konponketa lan egin ditu, oraingoan Jose Lasako parkean, hain zuzen, bertako erabiltzaileei kalitatezko jolastokia eskaintzeko eta parke honen jolas zein gainerako azpiegituren egoera ona bermatzeko.

Estrategia horren bitartez helburua da beharrezko hobekuntza eta mantentze lanak egitea herriko jolastoki guztietan, haurrek modu onean dauden eta beren beharretara egokitzen diren jolas leku eta espazioak izan ditzaten.

Ildo horretan, berriki Jose Lasako egindako konponketa lanez haratago, hobekuntzak ere egin ditu Udalak San Jose, Gurutze, Hirigoien, Areso eta Iturgaitzagako parkeetan eta desinfekzio lanak ere burutzen ditu maiztasunez jolastoki guztietan, are gehiago egungo egoera aintzat hartuta, Covid-19aren aurrean prebentzio eta segurtasun neurriak indartze aldera.

Parkeak konponketak