• Bide mozketa hau herrian sartzen direnentzako izango da soilik. Ibabe industrialdetik Beasaingo norantzan ateratzea posible izango da.

Datorren astean, astelehenetik, maiatzak 10, ostiralera bitarte, maiatzak 14, Lazkaora sartzeko Hiribarren-Ibabe kaleko sarrera moztuta egongo da ibilgailuentzako. Bide mozketa hau herrian sartzen direnentzako izango da soilik. Ibabe industrialdetik Beasaingo norantzan ateratzea posible izango da. Mozketa hau, Hiribarren-Ibaben egiten ari diren eraberritze lanen barruan kokatzen da, gasa, ura, eta beste hainbat zerbitzuren instalakuntzak burutzeko.

Moztuko diren gune hauetara ibilgailuarekin iristeko, Gi 2120 errepidea erabiltzea gomendatzen da, eta Lazkaomendiko errotondan Hiribarren kaleko barne bidea hartzea.

Barkatu eragozpenak.