• Aste honetan hainbat kultur jarduerez gozatu ahal izango dute lazkaotarrek: Non dago Mikel? filmaren estreinaldia, ipuin kontaketak, Nøgen taldearen kontzertua, zinea...
  • Sarrerak lazkao.eus eta Areriako leihatilan daude eskuragarri.

Astebururo lez, Lazkaoko Udalak kultur jarduerak antolatu ditu herritarrentzat.

Gaur, martxoak 11, Non dago Mikel? pelikula estreinatuko da Arerian 19:00etan, 1985ean Guardia Zibilak atxilotutako Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kontakizuna.

Bihar, martxoaren 12an, Nøgen taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etan Arerian. Estudioko bigarren diskoa, “Under Alt”, aurkeztuko du zuzenean boskoteak eta sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Bihar, baita ere, “Aho bete jolas” ipuin kontaketa egongo da Udal liburutegian 17:00etan. 3 eta 9 urte bitartekoei zuzendutako ekintza da. Aurrez izena eman behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 943 08 68 45 telefonora deituz.

Bestalde, martxoaren 12ra arte dago ikusgai Lemniskata Matematika VI. Argazki erakusketa kultur etxeko erakusketa aretoan, 16:30etatik 18:30etara.

Martxoaren 14an, igandea, Hurkus&Laika ikuskizuna egongo da Arerian 12:30etan. Ipuin kontaketa musikatua da: Joxemari Iturralde eta Bernardo Atxagaren kontakizunak narratuko dituzte Andoni Aleman eta Mª Lurdes Mitxelenak, Kuraia Ensemble eta Gaudeamus koralaren laguntzaz eta David Azurzaren zuzendaritzapean. 6 urtetik gorakoentzako ekimena da.

Zine saioei dagokienez, “Zapatos rojos y los siete trolls” pelikula eskainiko da haurrentzat, larunbatean eta igandean 16:45etan. Helduentzat, berriz, “Entre nosotras” filma eskainiko da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Sarrera guztiak lazkao.eus web orrian eta Areriako leihatilan daude eskuragarri.

Agenda 11