• Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita.

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko dira.

Martxoaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

2. astea: Windows Linuxen aurrean
– Martxoak 9, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. 
Hitzaldirako esteka hemen.
– Martxoak 11, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
– Martxoak 16, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. 
Hitzaldirako esteka hemen.
– Martxoak 18, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Cookie-ak, zalantza orokorrak
– Martxoak 23, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. 
Hitzaldirako esteka hemen.
– Martxoak 25, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago hemen.