• Martxorako 5 ekitaldi eta Lazkaoko Mendi Astea antolatu dira, ohiko zinema emankizunez haratago. 

Lazkaoko Udalak, nahiz eta oraindik Covid-19aren eragina nabarmena izan eta ondorioz segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea ezinbestekoa den, ekitaldi kulturalen agenda berreskuratzeari ekin zion gutxinaka otsailean. Martxoan ekitaldi-sorta areagotuz doa, prebentzio neurri oro betez.

Hori horrela, martxorako 5 ekitaldi eta Lazkaoko Mendi Astea antolatu dira (Amalur Mendi Elkartea), ohiko zinema emankizunez haratago:

MARTXOAK 1-12: Lemniskata Matematika VI. Argazki erakusketa.

16:30-18:30 | Erakusketa aretoa

MARTXOAK 12: Ipuin Kontalaria 3-9 urte

17:00 | Udal Liburutegia

MARTXOAK 12: Nogen

19:00 | Areria

MARTXOAK 14: Hurkus & Laika

12:30 | Areria

MARTXOAK 16-19: II. Mendi Astea, Amalur Mendi Elkartearen eskutik

19:15 | Areria

  • MARTXOAK 16: Egun on capitán. Idoia Rubial, Maite Zumarraga.
  • MARTXOAK 17: Ordesa invisible. Carlos Oyarzabal.
  • MARTXOAK 18: El Viaje. Juanjo San Sebastian.
  • MARTXOAK 19: Oinez eta hegan. Imanol Urrestarazu, Ramon Agirre.
  • Erakusketa gelan Mendi Astearen Argazki Erakusketa martxoaren 16tik 19ra.

MARTXOAK 23 eta 25: Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia

18:30 | Areria

                                              

Segurtasun neurri oro beteko da emankizun guztietan: aforo murriztua egongo da, sarrera-irteeren kontrol zorrotza egingo da, eta garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dira.

Sarrerak www.lazkao.eus -en eskura daitezke.

Martxoa agenda kartela