• Haurrentzako Miru Sorgina ipuin kontalariaren eskutik “Zoriontsuak izateko jaio gara” saioa eta bi zine emanaldi herritarren eskura asteburu honetan.
  • Sarrerak eskuragarri daude lazkao.eus-en edo Areriako leihatilan.

Beste aste batez, Lazkaoko Udalak astebururako kultur jarduerak antolatu ditu herrian.

Ostiralean haurrentzako Miru Sorgina ipuin kontalariaren eskutik “Zoriontsuak izateko jaio gara” saioa eskainiko da Udal Liburutegian 17:00etan. Autoestima gutxi edukitzea, norberak bere burua gutxi maitatzea da. Ipuin dibertigarrien bidez, haurrek sentitu ditzaketen zalantza, kezka edo galderak, Miruk gerturatuko dizkien pertsonaien bitartez hobeto ulertu ahal izango dituzte. 3-8 urte artekoei dago zuzendua. Ezinbestekoa da musukoa erabiltzea, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.

Zinema saioei dagokienez, haur zineman “Tom eta Jerry” filma egongo da ikusgai larunbatean eta igandean 16:45etan, eta, helduentzat berriz, “Mi niña” pelikula proiektatuko da Are larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Sarrera guztiak lazkao.eus-en edo Areriako leihatilan eskuratu daitezke.

Agenda 25