• Juan Mari Beltranek “Hots larretan” disko berria aurkeztuko du Arerian, eta urteko bere lehen kontzertua izango da. Zine saioak ere egongo dira asteburuan.
  • Sarrerak eskuragarri daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Asteburu honetarako ere kultur jarduerak antolatu ditu Udalak lazkaotarrentzat.

Juan Mari Beltran musikariak “Hots larretan” disko berria aurkeztuko du ostiralean, otsailak 19, 19:00etan Arerian. Urteko lehen kontzertua da berarentzat eta musikaren, jolasaren eta hitzaren arteko elkargunea sortu nahi du ikuskizunaren bidez, euskal geografiako soinu, doinu eta kantuetatik abiatuta. Sarrerak eskuragarri daude lazkao.eus-en eta egunean bertan Arerian.

Bi zine saio ere ikusgai egongo dira asteburuan. Haurrentzat “Mina y el mundo de los sueños” filma emango da larunbatean eta igandean 16:45 etan. Helduentzat, berriz, “La chica del brazalete” pelikula proiektatuko da Arerian larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Martxoak 16 de marzo 37