• Kirol ikastaro guztiak daude martxan, ziklo indoor ikastaroak izan ezik.
  • Oraindik izena eman daiteke ikastaro gehienetan kiroldegira bertaratuz edo 943 08 51 93 telefonora deituz.

Martxan dira 2020-2021erako aurreikusitako ikastaroak Lazkaon, segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak errespetatuz. Oraindik hasi gabe dagoen ikastaro bakarra ziklo indoor da.

Lehorreko ikastaroak kiroldegian bertan eskaintzeaz gain, online, zuzenean, ere jarrai daitezke. Baliabide honi esker, etxeratze agindua dutenek edo kirol jarduera etxetik egitea nahiago dutenek ikastaroan jarraitu dezakete.

Lazkaoko Kiroldegiak segurtasun neurri guztiak hartu ditu ikastaroak martxan jarri ahal izateko. Derrigorrezkoa da ikasleen artean beharrezko distantzia mantentzea, baita garbitasun eta desinfekzio neurriak betetzea ere. Gainera, talde bakoitzeko partaide kopurua murriztu da.

Oraindik eman daiteke izena ikastaroetan kiroldegira bertaratuz edo 943 08 51 93 telefonora deituta.

Honakoak dira eskaintzen diren ikastaroak:

URETAKO IKASTAROAK

Ikastaroa

Ordutegia

Igeriketa terapeutikoa

astearte eta osteguna 10:00 – 11:00

Haurdunen igeriketa

astearte eta osteguna: 12:30 – 13:15

Haurtxoen igeriketa

astearte eta osteguna: 11:30 – 12:00 edo 12:00 – 12:30

Haurren igeriketa ikastaroak

3 maila, astean saio bat. Ordutegi zabalak.

Helduen igeriketa ikastaroa

astearte eta osteguna: 19:15 – 20:15

LEHORREKO HAURREN IKASTAROAK

Ikastaroa

Ordutegia

Zumba gazte

astelehena eta asteazkena: 16:30 – 17:30 eta 17:30 – 18:30

Gimnasia erritmika

osteguna: 17:00 – 18:00 /ostirala 16:45 – 17:45 eta 17:45 – 18:45

LEHORREKO HELDUEN IKASTAROAK

Ikastaroa

Ordutegia

Zumba ikastaroa

astearte eta osteguna: 9:00 – 10:00 / 19:30 – 20:30

Bodytagap

astearte eta osteguna: 10:00 – 11:00

Soinketa

astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00 – 10:00

Adinekoen soinketa

 astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00 – 11:00

Gap

astelehena eta asteazkena: 18:30 – 19:30 / asteartea eta osteguna: 20:30 – 21:30

Bodytrainig

astelehena eta asteazkena: 19:30 – 20:30 / asteartea eta osteguna: 18:30 – 19:30

Pilates Ikastaroak

astelehena eta asteazkena: 9:00 – 10:00 / 10:00 – 11:00 / 17:30 – 18:30 / 18:30 – 19:30 / 19:30 – 20:30 / 20:30 – 21:30

astearte eta osteguna: 9:00 – 10:00 / 15:00 – 16:00 / 18:30 – 19:30 / 19:30 – 20:30 / 20:30 – 21:30