• Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko helburuarekin ematen du urtero dirulaguntza hau.
  • 100 euro jaso du bakoitzak.

2020an 18 eskaera egin dira autoa eta motorra gidatzeko baimena euskara hutsean ateratzeagatik dirulaguntzak jasotzeko. Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko duen konpromisoan tinko jarraitzen du eta horren adierazle da urtero 100 euroko dirulaguntzak ematea gidabaimena euskara hutsean ateratzen dutenei.

Dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak honakoak dira: ezinbestekoa da Lazkaon erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo ikaslea izatea. 18 eskaera egon dira aurten, guztiak gazte ikasleenak. Bakoitzak 100 euro jasoko du.

autoa