•  Honako filmak izango dira aukeran: El Padre (The Father), Gusanos, El Profesor Persa, Rock And Roll Eddie, La Chica Del Brazalete (estrenaldia), Mina Y El Mundo De Los Sueños, Mi Niña eta Tom eta Jerry.
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus -en.

Lazkaon Areriako zine emankizunek ez dute etenik. 8 film izango dira aukeran, 4 pelikula helduei zuzenduak eta beste 4 haurrentzako: El Padre (The Father), Gusanos, El Profesor Persa, Rock And Roll Eddie, La Chica Del Brazalete (estrenaldia), Mina Y El Mundo De Los Sueños, Mi Niña eta Tom eta Jerry.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

El Padre (The Father)

  • Larunbata 6: 19,00
  • Igandea 7: 19,00
  • Astelehena 8: 19,00 (Ikuslearen Eguna )

Gusanos

  • Larunbata 6: 16:45
  • Igandea 7: 16:45

El Profesor Persa

  • Larunbata 13: 19,00
  • Igandea 14: 19,00
  • Astelehena 15: 19,00 (Ikuslearen Eguna )

Rock And Roll Eddie

  • Larunbata 13: 16:45
  • Igandea 14: 16:45

La Chica Del Brazalete (Estrenaldia)

  • Larunbata 20: 19,00
  • Igandea 21: 19,00
  • Astelehena 22: 19:00 (Ikuslearen Eguna)

Mina Y El Mundo De Los Sueños

  • Larunbata 20: 16:45
  • Igandea 21: 16:45

Mi Niña

  • Larunbata 27: 19,00
  • Igandea 28: 19,00
  • Astelehena 1: 19:00 (Ikuslearen Eguna )

Tom eta Jerry

  • Larunbata 27: 16:45
  • Igandea 28: 16:45

 

areria febrero 21.fh11 1 page 002