MINTZALAGUNA, euskarazko mintzapraktika egiteko programa da.

Lazkaon 2005ean jarri genuen martxan izen horrekin, Lazkaoko Udalak, Ikastolak, Euskaltegiak eta Gerriko Kultur Elkarteak, elkarlanean. Geroztik makina bat jenderi eskaini diogu zerbitzua, euskaraz hitz egiteko gunea, aukera.

2021erako plan, aukera berriak jarri ditugu martxan eta, lehen ditugunaz gain, laguntzaile eta partaide gehiago behar ditugu.

Euskaraz hitz egin nahi baduzu, euskaraz hitz egin nahi dutenei aukera eta laguntza eman nahi badiezu, zatoz eta egingo dugu zure neurriko plana: Mintzatertuliak, Mintzapaseoak, Mintzaekintzak, Parkelagun, Pintxopotelagun…

Ez dado euskara irakaslea izan beharrik, ez dago euskara batuan hitz egin beharrik. Euskaraz komunikatzeko gai izatea eta gogoa!, borondatea besterik ez dira behar.

Ongi etorriak izango zarete guztiok. Norberak esan eta erabakiko du zenbateko konpromisoa hartzeko prest dagoen.

Egizue froga, konpromiso txikia hartuta, eta erabakiko duzue aurrera jarraitu edota utzi.

Zabaldu inguruan mezua eta interesatuok, 943088080 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo eta 943160282 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. , deituaz edo idatziaz informatu.

Lazkao euskaldun!; izan Mintzalagun!

Mila esker.

MINTZALAGUN-LAZKAO: Lazkaoko Udala, San Benito Ikastola, Maizpide Euskaltegia, Gerriko Kultur Elkartea