• Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Hezurbeltzak emanaldia eta “Elfkins” eta “Manual de la buena esposa” filmak.
  • Sarrerak lazkao.eus-en daude eskuragarri.

Lazkaoko Udalak hiru jarduera kultural antolatu ditu asteburu honetarako.

Ostiralean, urtarrilak 29, arratsaldeko 19:30etan Arerian eskainiko da Hezurbeltzak ikuskizuna. Sarrerak eskuragarri daude www.lazkao.eus -en. Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu: Jon Maia bertsolaria, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Pitti gitarrajolea. Zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen dute eta emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkezten dituzte.

Bestalde, asteburu honetan bi zine saio eskainiko dira Arerian. Haur zineari dagokionez, “Elfkins” pelikula proiektatuko da euskaraz urtarrilaren 30ean, larunbata, 16:45etan. Helduen zinean, aldiz, “Manual de la buena esposa” filma egongo da ikusgai larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan. Sarrerak www.lazkao.eus-en eskuratu daitezke.

 

PORTADA Martxoak 16 de marzo 24