• 9 herritarren diru-laguntza eskaera jaso du Udalak euskararen ikasketak burutzeko.

Lazkaoko Udalak euskara ikasketak diru-laguntza bidez laguntzen jarraitu du 2020an: 9 lagun izan dira euskara ikasteagatiko diru-laguntza eskaera egin dutenak eta guztira 5.807.57 € izan dira banatu direnak. 2021ean ere abian da diru-laguntza lerroa.

2020an bete beharreko baldintzak honakoak izan dira:

• Langabeek, etxekoandreek, ikasleek matrikula kostuaren %100a jaso dute.
• Jubilatuek matrikula kostuaren %100a jaso dute baldin eta 1000 € baino pentsio baxuagoa jasotzen badute.
• Ikastaroa hasterako Lazkaon gutxienez urte bete edo gehiagoz erroldatuta egon behar da eta eskoletara gutxienez %80ko asistentzia izatea.
• Ikastaroa euskaltegi homologatu batean egitea.
• Beste inolako erakundeetatik dirulaguntzarik ez jasotzea.

Diru-laguntza eskaera berriak Lazkaoko Udalean bertan burutu behar dira edo telematikoki www.lazkao.eus -en. Urte osoan zehar dago irekita laguntza lerroa.