• Taldeak osatu dira eta parte hartzaile guztiei abisu bat bidali zaie euren saioaren ordutegiaren berri emanez.
  • Udalak ezarritako protokoloa arduraz jarraitu beharko da ikastaroak aurrera egin dezan.

Astelehenean, urtarrilak 25, emango zaie hasiera haurren igeriketa ikastaroei, Lazkao Covid-19aren pandemiaren neurketa ereduko gune gorritik kanpo baitago. Ikastaro hauek astean 45 minutuko saio bat izango dute eta talde bakoitzean 6 partaide egongo dira gehienez.

Parte hartzaile guztiei jakinarazi zaie euren saioaren ordutegiaren berri eta funtzionamendu protokoloa ere bidali zaie, kirol instalazioetan errespetatu beharreko segurtasun neurriekin: sarrera-irteerak kiroldegiko sarrera nagusitik seinaleztatuta dagoen moduan egin behar dira, eskuak desinfektatu behar dira eta musukoa igerilekuan soilik kendu ahalko dute ikasleek, sarreran kiroldegiko langileek tenperatura hartuko diete ikasleei eta pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da uneoro. Bestalde, aldageletan egon daitekeen pertsona kopurua eta egon daitekeen denbora tartea murriztuko dira (5 minutu sartzean, aurrez bainujantzia jantzita, eta 10 minutu irtetean lehortzeko eta janzteko), eta dutxak ez dira erabilgarri egongo, soilik pasabideetakoak. Aldatzeko laguntza behar dutenen kasuan, laguntzaile bakar bat sartu ahalko da aldageletara, pertsona bera sarrera eta irteeran. Komunak larrialdietako kasuetan soilik erabili ahal izango dira eta banaka joan beharko da, eta ikastaroan erabilitako materialak ezin dira beste ikasleekin elkarbanatu.

 

igeriketa