• Herritarrei bizipenak partekatzeko gonbita luzatu diete euskaraldia.eus -en.

Bukatu da Euskaraldiko 2. ariketa soziala, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko burutua. Lazkaoko Udalak eta Euskaraldia Batzordeak eskertu die herritarrei parte hartu izana eta gonbidatu dituzte ariketarekin jarraitzera; euskaraz jardutera: “Orain, egindako urrats berriei eusteko garaia da, egunerokoan. Hizkuntza-ohiturei buruzko gogoeta egin eta dinamikak aldatzeko aurrera pausoa egin dugu; garai zaila da eta, hala ere, egin dugu. Hizkuntza-praktika berriak sortzen ari gara. Eskerrik asko Euskaraldia antolatzeko lanetan aritu zareten herritar eta entitate guztiei! Segi dezagun!”.

Herritarrei bizipenak partekatzeko gonbita luzatu diete www.euskaraldia.eus-en: bertan.

 

Euskaraldia bukaera page 001