Pasa den urriaren 29an Lazkaon Traktoreen ITVa pasatzeko jarduna burutu zen. Zubierreka industrialdean kokatutako gunean, Lazkao, Arama eta Olaberriako 52 traktorek pasa zuten ITVa.

Horietatik 17k berriro pasa beharko dute ITVa antzemandako hainbat akats zuzendu ostean. Azaroaren 21ean izango dute hitzordu berria. Enpresa aztertzaileko arduradunek azaldu dutenez akatsak oso ‘arinak’ izan dira (bereziki argiak, abiadura seinaleak…) eta herriko traktoreak ‘egoera onean’ aurkitzen dira.

 PORTADA 20201029 095929