• Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan.
  • Euskaraldian parte hartzeko deia luzatu die herritarrei Lazkaoko Udalak. Bi izen-emate aukera zabaldu dira Lazkaon: izenematea.euskaraldia.eus helbidean edota kalean Euskaraldiako herri batzordeak jarriko dituen mahaietan.

Lazkaoko Udalak, Lazkaoko Euskaraldiko batzordearen deialdiarekin bat eginez, herritarrei Euskaraldian izena emateko deialdia luzatu die. Are gehiago, aurtengo berrikuntza Ariguneak dira; banaka euskaraz egiteaz gain, taldean ere euskAraz aritzeko guneak dira. Lazkaoko Udalak, herriko beste hainbat elkartek bezala, izena eman du Arigune gisa Euskaraldian parte hartzeko: zehazki Udalak eta Kiroldegiak.

Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

 

Herritarrek parte hartzeko deia

Euskararen erabilera bultzatu, hizkuntza ohiturak astindu eta egungo inertzia linguistikoak apurtzeko ariketa soziala dela gogoratu dute Euskaraldiaren parte diren eragileek.

2018an egindako lehen edizioan bezala, bi rolak hautatuko dituzten herritarrak izango dira Euskaraldiko protagonistak aurten 15 eguneko iraupena izango duen ariketan, azaroaren 20an hasita, abenduaren 4ra bitarte. Horretarako, gutxienez euskaraz ulertzeko gaitasuna duten 16 urte baino gehiagoko lazkaotarrek ariketan zehar zein rol nahi duten erabaki beharko dute, beren hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratu ondoren, Euskaraldiak irauten duen bitartean rol bakoitzak dituen jokaerei eutsiz.

Norberaren hizkuntza praktikak aztertu eta, aurtengo Euskaraldiaren leloak dion bezala, euskara "gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" egiteko nahia duten guztiek ekimen honetan lekua dutela azpimarratu du Lazkaoko Udalak.

 

Izena emateko aukerak

  • izenematea.euskaraldia.eus helbidean: aukeratu zure rola (Ahobizi, Belarriprest) eta eman izena.
  • Kalean Euskaraldiako herri batzordeak jarriko dituen mahaietan: astelehenetan 11:00-13:00etara, osteguna 18:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 18:30-20:30etara.

 Euskaraldia Lazkao Udala