• Guztira 3 ekintzekin osatu dute ekimena: Martin Garciaren Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) liburu aurkezpena eta erakusketa, ‘El Antropoceno, no solo clima y biodiversidad’ hitzaldia Alejandro Cearretarekin, eta bertako ikerlari eta ekintzaileekin jardunaldia.

Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatutako ‘Azaroa, Zientziaroa’ ekimenak aurrera darrai. Antolatzaileek adierazi dutenez “segurtasun neuri oro betez ekintza ezberdinekin aurrera egingo dugu. Aforoa 50 eserlekutara mugatua dago, ezinbestekoa da musukoaren erabilera, 1,5 metroko distantzia mantendu eta garbiketa neurriak errespetatzea”.

Guztira 3 ekintzekin osatu dute ekimena:

• Azaroak 13, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: Lemniskata Kaierak bildumako laugarren alearen aurkezpena Martin Garcia egilearen eskutik: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) / El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal) Bertan salgai jarriko da liburua 5 euroren truke. Liburuak 140 orrialdetan 150 argazkitik gora eta testu laburrak jasotzen ditu, Goierriko 19 herriak azalduz. Lemniskatako Bazkideek liburua dohanik jaso dezakete bertan.

Erakusketa egun berean zabalduko dute Igartza Jauregian bertan: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan).

• Azaroak 20, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: ‘El Antropoceno, no solo clima y biodiversidad’. Alejandro Cearreta.

• Azaroak 27, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: Bertako ikerlari eta ekintzaleak.

Gogoratu Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketarako argazkiak bidaltzeko epea zabalik abenduaren 31 artekoa dela.

 Lemniskata