• Horrez gain, zuhaitzen podaketa lanak edota lorategien txukunketen kudeaketa ere burutu da.

Urrian udazkeneko ohiko lanak burutu ditu Udal Brigadak: tartean, zuhaitzen podaketa lanak edota lorategien txukunketen kudeaketa.

Horrez gain, herriaren gune ugaritan azpiegitura berriei egin zaie tokia, herritarren beharrizanak asetze aldera: Areso kaleko espaloien egokitzapena burutu da, zoladura berrituz; edota hilerrian iturri berria ezarri da.

Horrez gain, pasa den hilean Txindoki zahar egoitzan, eremu publikoaren zati bat egurrezko hesiz, altzairuzko ate eta lorontziz, eta egurrezko bankuen bitartez mugatu da bertako erabiltzaileentzat. Orain egoitzako edukiontziak txukun mantentzeko itxitura ezarri da.

 

Untitled design 3