• Azaroaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira.
  • 3. sortaren jarraipena izango da. 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute bonuek: 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira. Aldaketa erosketa kopuruan egongo da: pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, aurrekoen 10en ordez, horrela herritar gehiagorengana iristeko.

Herriko ekonomia berraktibatzeko ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez’ bonu kanpainari jarraipena eman zion Lazkaoko Udalak bono sorta berri bat kaleratuz pasa den urriaren 19an: guztira 1.500 bono berri jarri ziren salgai. 3 egunetan agortu ziren. Ondorioz, 3. sorta hau 1.000 bono gehiagorekin zabaltzea erabaki da. 3. sortaren jarraipena izango da. Azaroaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Lazkaoko 61 saltoki atxiki dira. Bonoek aurrekoen baldintza berberak izango dituzte. 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute bonuek: 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira. Aldaketa erosketa kopuruan egongo da: pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, aurrekoen 10en ordez, horrela herritar gehiagorengana iristeko. Zenbakituta egongo dira, eta eroslearen NAN-a gordeko da bonu bakoitza saltzean.

Bi mota daude, txartelen atzeko zerrendan duten kolorearen arabera: bi bonu saltoki guztietan erabil daitezke (elikadura-dendak barne), eta gainerako laurak elikadura-denda ez beste guztietan erabili ahalko dira.

Lazkaoko udaletxean egongo dira salgai, azaroaren 2tik aurrera, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara, eta Plazan jarriko den salmenta puntuan astelehenetan 9:00etatik 12:00etara eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

PORTADA WhatsApp Image 2020 10 29 at 13.27.39 1