• Arratsaldeko 17:00ean izango da Lazkaoko Udal liburutegian. 3-8 urte artekoei dago zuzendua eta ezinbestekoa da musukoa erabiltzea, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.

Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna da. Hori aitzakia, Lazkaoko Udal Liburutegiak haurrentzako ipuin kontaketa antolatu du urriaren 23rako: ‘Zoriontsu izateko jaio gara’ Miru Sorginaren eskutik. Arratsaldeko 17:00ean izango da Lazkaoko Liburutegian.

Autoestima gutxi edukitzea, norberak bere burua gutxi maitatzea da. Ipuin dibertigarrien bidez, haurrek sentitu ditzaketen zalantza, kezka edo galderak, Miruk gerturatuko dizkien pertsonaien bitartez hobeto ulertu ahal izango dituzte.

3-8 urte artekoei dago zuzendua. Ezinbestekoa da musukoa erabiltzea, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.

MIRU SORGINA URRIAK 23 2 page 001