• Lazkaoko Jabetze Eskolak Sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta Gizonen desboteretzea ikastaroak eskainiko ditu urrian eta azaroan.
  • Helburua da emakumeen parte-hartze sozial zein politikoa sustatzea ahalduntze prozesuen bidez, eta hausnarketarako eta formaziorako gune bat sortzea.

Ikastaroen egitaraua argitaratu du Lazkaoko Jabetze Eskolak. Sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta (zis)gizonen desboteretzea ikastaroak eskainiko ditu urrian eta azaroan.

Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea izango da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfidantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko.

Sendabelarren inguruko ikastaroa bideratuta dago sendabelarren propietateak ezagutzera, kosmetika produktuak etxean egiten ikastera eta osasuna modu autonomoan kudeatzen ikastera. Urriaren 22an eta azaroaren 5ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Ekoudalatx Mintegi Ekologikoaren eskutik.

Kontzientzia emozionala eta autozaintza ikastaroa Edurne Pujanak emango du, azaroaren 12, 19 eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.

Autodefentsa feminista ikastaroa azaroaren 27an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Marina Azkonizagaren eskutik; eta Gizonen desboteretzea azaroaren 23an landuko da, 18:00etatik 20:00etara, Urko Perez irakaslearekin.

Matrikulazio epea zabalik dago urriaren 5etik 14ra bitarte, eta plazak mugatuak izango dira. 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman daiteke izena. Zozketa egingo da aurretik izena eman duten emakume guztien artean, eta lazkaotarrek izango dute lehentasuna. Gutxienez hamar lagun beharko dira taldea osatzeko.

Jabetze Eskola Escuela de Empoderamiento 2