• Guztira 10 film eskainiko dira: Akelarre (estrenaldia), El jardin secreto, Uno para todos, Vicky el vikingo:la espada mágica, Rifkins festival, Pinocho, Verano del 85, Koko dragoi txikia oihanean, Explota explota eta Como perros y gatos 3: patas unidas.
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da www.lazkao.eus -en.

‘Akelarre’ filmaren estreinaldiarekin ekingo dio Areria Aretoak urriko zine eskaintzari. Guztira 10 film eskainiko dira: 5 pelikula helduei zuzenduak eta beste 5 haurrentzako: Akelarre (estrenaldia), El jardin secreto, Uno para todos, Vicky el vikingo:la espada mágica, Rifkins festival, Pinocho, Verano del 85, Koko dragoi txikia oihanean, Explota explota eta Como perros y gatos 3: patas unidas.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

Zine eskaintza honakoa da:

Akelarre (estrenaldia)

• Larunbata 3: 19,30 / 22:15
• Igandea 4: 19,30
• Astelehena 5: 21,30 (ikuslearen eguna )

El jardin secreto

• Larunbata 3: 17,00
• Igandea 4: 17,00

Uno para todos

• Larunbata 10: 19,30/22:15
• Igandea 11: 19:30
• Astelehena 12: 21:30 (ikuslearen eguna ) 

Vicky el vikingo:la espada magica

• Larunbata 10: 17,00
• Igandea 11: 17,00

Rifkins festival

• Larunbata 17:19:30 /22:15
• Igandea 18: 19:30
• Astelehena 19: 21,30 (ikuslearen eguna )

Pinocho

• Larunbata 17: 17,00
• Igandea 18: 17,00

Verano del 85

• Larunbata 24:19:30 /22:15
• Igandea 25: 19:30
• Astelehena 26: 21,30 (ikuslearen eguna )

Koko dragoi txikia oihanean

• Larunbata 24: 17,00
• Igandea 25: 17,00

Explota explota

• Larunbata 31:19:30 /22:15
• Igandea 1: 19:30
• Astelehena 2: 21,30 (ikuslearen eguna )

Como perros y gatos 3: patas unidas

• Larunbata 31: 17,00
• Igandea 1: 17,00

zinea urria