• 19:00etan izango da bilera Lazkaoko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Imanol Artola ‘Felix’ izango da gonbidatua, Tolosako Galtzaundi Elkarteko sustatzailea.
  • Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia luzatzen diete antolakuntzako kideek: Lazkaoko Udala, Maizpide euskaltegia, Gerriko Kultur Elkartea eta San Benito ikastola.

Euskaraldiak aurrera darrai. Covid-19ak bere ohiko martxa eraldatu badu ere, ahobizi eta belarriprest izateko Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra gauzatuko da, iazkoaren arrakastari jarraiki.

Edizio berriaren prestaketekin jarraitzeko bilera irekia deitu dute antolatzaileek datorren asteazkenerako, irailak 9, arratsaldeko 19:00etan, Lazkaoko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Leloa: “Ahobizi izan nahi dut, Belarriprest izan nahi dut. ZER EGIN BEHAR DUT?”. Imanol Artola izango da gonbidatua, Tolosako Galtzaundi Elkarteko sustatzailea.

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia luzatzen diete antolakuntzako kideek: Lazkaoko Udala, Maizpide euskaltegia, Gerriko Kultur Elkartea eta San Benito ikastola.

Bilera deialdia Lazkao 2020 09 09 page 001