• Datorren larunbatera bitarte, uztailak 18 (barne) erabili daitezke ekimenera atxikitako saltokietan. Egun horretatik aurrera bere balioa galduko dute.
  • 61 saltokitan erabili ahal dira bonuak eta guztira 90.000 euroko eragin ekonomikoa izatea aurreikusten da herrian.

‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ kanpainaren bonoak erabiltzeko epea amaitzear da: datorren larunbatera bitarte, uztailak 18 (barne) erabili daitezke ekimenera atxikitako saltokietan. Egun horretatik aurrera bere balioa galduko dute.

Bonuak 61 saltokitan erabili ahal dira eta 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena ematen dute. 90.000 euroko eragin ekonomikoa izatea aurreikusten da herrian.

Berraktibazio planaren sei laguntza lerroak

Bonuen kanpaina Lazkaoko Udalak herriko ehun ekonomikoa berraktibatzeko ezarritako sei laguntza lerroetako bat da. Aipatutako kanpainaz gain, saltokietan guztion osasuna bermatzeko materialen erosketak (maskarak, EPIak…) kofinantzatu ditu Udalak, gastuak arintzeko. Abian da, baita ere, hurbileko kontsumoa sustatzeko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina, eta udal zerga eta tasen bonifikazioa ere onartu da. Bestalde, ostalariei terrazen espazioa handitzeko aukera eman zaie. Online salmenta bultzatzeko “Goierriko Azoka” proiektua ere martxan dago, eta, herria dinamizatze aldera, udako agenda kulturala jarri da abian.

 WhatsApp Image 2020 07 15 at 16.35.28