• Ostegunean, otsailak 20, asteburuaren atarikoa: Amalur M.E.k antolatutako Mendi Astearen azken ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da, ‘Elur goritan Kamchatka’, arratsaldeko 19:30etan Arerian.

Asteburuaren ataria indartsu hasiko da ostegunean, otsailak 20. Amalur M.E.k antolatutako Mendi Astearen azken ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da: ‘Elur goritan Kamchatka’, arratsaldeko 19:30etan Arerian.
 
Aste osoan zehar Amalur Mendi Elkarteak antolatutako Mendi Asteak hartu du Lazkao. Azken saioa ostiralean izango da, otsailak 21. Arerian eskainitako ikus-entzunezkoen ondotik, erakusketa gelan kokatuta dagoen ‘Amalurgo hainbat urteetako mendi irteeretako argazki bildumaren’ erakusketa ikusteko azken aukera izango da arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.

Jarraian, egun berean, otsailak 21, ‘Erradikalak ginen’ bertso eta bakarrizketa saioa izango da Arerian, 19:00etan. Lazkaoko Udalak herriko emakume taldearekin elkarlanean antolatu du ekitaldia. Bertan, “Erradikalak ginen, gara eta izango gara” diote saioaren antolatzaileek dela muina: “Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio” aurreratu dute.

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Asteburu honetan bakarra filma: ‘El escándalo (Bomshell)’. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

El escándalo (Bomshell)

• Otsailak 22, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Otsailak 23, igandea: 19:30.
• Otsailak 24, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

agenda otsaila 4